Inauterietako konpartsan izena emateko epea bihar amaituko da

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 6a

Iazko Inauterietako konpartsako irudia. (Jabi Gonzalez Toston)

Izena emateko azken eguna bihar izango da, eta oraindik ez dute konpartsaren aurtengo gaia zehaztu.

Zarauzko Udala Inauterietako konpartsa prestatzen ari da, eta izena emateko aukera bihar amaituko dela jakinarazi du. Oraindik ez dute aurtengo gaia zein izango den zehaztu, baina antolatzaileek parte hartzaile kopurua ez dutela mugatuko baieztatu dute.

Datorren dantza ikuskizunean izena eman nahi dutenek lotura honetan sartu beharko dute. Horrez aparte, ekitaldiaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek  943-00 51 19 zenbakira deitu edota jaiak@zarautz.eus helbidera idatzi dezakete.

Udalak gogorarazi du parte hartzeko gutxieneko adina 8 urtekoa izango dela, eta 8 eta 10 urte bitarteko haurrek heldu batekin joan beharko dutela. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide