Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak Palestinaren aldeko hitzaldia antolatu du azaroaren 14rako, Hiruputzu gaztetxean. Saioa irekia izango da eta 18:00etan hasiko da.
"Trumpen eta Israelen arteko bake akordio faltsuaz, Israelen desegiteaz eta Palestinaren erresistentziaz" arituko dira. Gainera, "interes inperialistez" ere mintzatuko dira bertaratuak hausnarketa egitera gonbidatuz.