Denis Itxasok etxebizitzaren gaiaz hitz egingo du etzi

Intza Trula 2025eko azaroaren 5a

Salberdin eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza batzuk. (Intza Trula)

PSE-EEk antolatu du hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da, Zazpi kultur aretoan. Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarekin batera hizketan ariko dira Pablo Garcia Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendaria eta Inaxio Illarramendi Zarauzko PSE-EEko bozeramailea.

Zarauzko PSE-EEk etxebizitzaz hitz egiteko solasaldia antolatu du biharko, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarekin. Gainera, Itxasorekin batera gaiaz hitz egingo dute Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendari Pablo Garciak eta Zarauzko PSE-EEko bozeramaile Inaxio Illarramendik. 19:00etan hasiko da saioa, Zazpi kultur aretoan.

Illarramendiren hitzetan, "etxebizitza eskuragarria Zarauzko erronka handienetako" bat da: "Zarautz inklusibo bat defendatzen dugu, non bizitzea ez den pribilegio bat, eskubide bat baizik. Etxebizitzak kohesio sozialerako eta etorkizunerako zutabea izan behar du gure familientzat".

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren eta udalen arteko lankidetzaren garrantzia ere azpimarratu du Illarramendik: "Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa da etxebizitza-politika eraginkorretan aurrera egiteko. Elkarrekin lan eginez bakarrik handitu ahal izango dugu higiezinen parke publikoa, azken urteotan egin den bezala".

Hitzaldia irekia izango da, eta arduradun instituzionalen eta herritarren arteko zuzeneko elkarrizketa sustatzea du helburu, udalerriarentzat "premiazkoa" den gai baten inguruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide