Arbonako Arantzola elkarteko kideak herrira etorriko dira azaroaren 15ean. Haien elkartean euskara ikasten duten Biarritz, Ahetze, Arbona, Bidarte, eta Basusarriko zenbait ikasle animatu dira ekintzara, zehazki.
Arranon elkartuko dira, 13:00etan, eta Marije Zumetak egingo die ongietorria. Berak, elkartearen sorreratik gaur egunera arteko azalpenak ere emango ditu. Ondoren, bazkaria izango dute, babarrun jana; ondorioz, egun horretan ezingo da bestelako erreserbarik egin Arranon. Amaitzeko, zarauztarrek Arbonako lagunekin abestu eta elkar ezagutzeko aukera izango dute.
Bazkarian parte hartu nahi duenek aldez aurretik izena eman eta 25 euro ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek adierazi dutenez, egunean zehar egingo diren ekimenetan edonork har dezake parte, eta gonbita zabaldu dute herritarrentzat, animatu daitezen.