'Go!azen' telesail ospetsuaren 12. denboraldia ikusgai izango da azaroaren 15ean eta 16an, 16:45ean, Modelo aretoan. Sarrera doakoa izango da eta aretoko lehiatilan emango dituzte, aretoa bete arte.
Bestalde, telesaila igande honetan, azaroaren 9an, estreinatuko da EITBko Makusi plataforman. Hori horrela, musika, umorea eta emozioa uztartuz, ikusleek abentura eta pertsonaia berriak ezagutuko dituzte.