'Un simple accidente' trhillerra emango dute gaur Modelon

Intza Trula 2025eko azaroaren 4a

19:30ean ikusi ahal izango da filma, jatorrizko hizkuntzan, Saio Originalaren barruan emango baitute. Txartelak Sarrerak Kutxabank atari digitalean eta Modeloko leihatilan eros daitezke.

Jafar Panahik zuzendutako Un simple accidente trhillerra ikusteko aukera egongo da gaur Modelo aretoan. Saio Originalaren barruan izango da; hau da, jatorrizko hizkuntzan emango dute, 19:30ean. Sarrerei dagokienez, Modeloko leihatilan eta Sarrerak Kutxabank atari digitalean eskuratu daitezke.

Vahid irandar mekanikari xume bat da, eta bat-batean gogora ekarri behar izan ditu hesien artean pasa zituen urte horiek. Eghbalekin ustekabean topo egiten du, eta bere presozain sadikoa izan zena gogorarazten dio. Aztoratuta, Vahidek bere kartzelakide ohiak biltzen ditu Eghbalen nortasuna egiaztatzeko. Baina... Zer egingo dute bera bada?

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide