Zarauzko Sanz Enea Liburutegiak, Kultura Departamenduarekin batera Aita Orkolaga, Zarauzko bikarioa liburuxka argitaratu du. Liburuxka honen idazlea Asuncion Urzainkirena da, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko partaidea eta Deustoko Unibertsitateko irakaslea.
Urzainkik, Zarauzko bikario ezaguna izan zen Juan Miguel Orkolagak herriarekin zuen lotura azaltzearekin batera, Kantauri itsasoan ezagunak diren enbatengatik babesteko egin zituen ahaleginak kontatzen ditu.
Dagoeneko liburuxka eskuragarri dago Sanz Enea Liburutegian, eta udaleko web orrian ere deskargatu daiteke.