Murkil txartelarekin egindako erosketek saria izan dezakete aste honetan

Intza Trula 2025eko azaroaren 3a

Murkilek antolatutako azoka bateko irudia. (Intza Trula)

Gaurtik igandera bitartean erosketak Murkil txartelarekin egiten dituztenak zozketa batean sartuko dira. Modelo zinemarako 25 sarrera eta Kirkilla jatetxean bost menu bikoitz zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Martxan da Murkil Zarauzko merkatarien elkartearen kanpaina berria: gaurtik igandera bitartean erosketak egiterakoan Murkil txartela erabiltzen dutenek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute, hain zuzen.

Elkarteak jakitera eman duenez, erosle guztien artean Modelo zinemarako 25 sarrera eta Kirkilla jatetxean bi menu bikoitz zozkatuko dituzte. Hala, zozketaren inguruko oinarri guztiak irakurri nahi dituenak edota informazio gehiago nahi duenak Murkilen webgunearen bidez eskura dezake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide