Santu Guztien Eguna da gaur, azaroaren 1a, eta eguraldia eskasa bada ere, herritarren joan-etorria etengabea izan da Zarauzko hilerrian. Zendutako senideen hilobiak lore sorta koloretsuez bete dituzte beste urte batez, oraindik ere gogoan dituztela erakutsiz.