Elkarretaratzea deitu du GKSk biharko, Israelen azken erasoen aurka

Mireia Galarza Bastida 2025eko urriaren 30a

Palestinako bandera. (Artxiboa)

Lege Zaharren Enparantzan elkartuko dira,  18:30ean. "Israelen existentziak Palestinarren genozidioa inplikatzen du", gehitu dute. 

Azken egunetan Israelek Palestinaren kontra egindako erasoak direla eta, elkarretaratzea deitu du Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak. 

"Azken egunetan Israelek areagotu egin ditu Palestinaren aurkako erasoak, eta egoeraren larritasunak mobilizatzea eskatzen du", azaldu dute. Horregatik, Lege Zaharren Enparantzan 18:30ean elkartuko dira. "Israelen existentziak Palestinarren genozidioa inplikatzen du", gehitu dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide