Herri batzarra egingo du astelehenean EH Bilduk

Intza Trula 2025eko azaroaren 1a

EH Bilduk egindako ekitaldi politiko bateko irudia. (Guka)

EH Bilduko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez izango da saioko hizlaria. 18:30ean jarri dute hitzordua, EH Bilduren egoitzan.

EH Bilduk astelehenean egingo duen herri batzarraren berri eman du, eta zarauztarrak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. 18:30ean hasiko da saioa alderdiaren egoitzan, eta Arkaitz Rodriguez EH Bilduko idazkari nagusiak gidatuko du.

EH Bilduk aditzera eman duenez, "Nazio Elkarrizketa prozesua" martxan jarri du, "herriaren etorkizuna kolektiboki hausnartzeko eta proiektatzeko tresna gisa". Testuinguru politiko horretan, Askatasun Haizea kanpainaren barruan, "prozesuaren tokiko dimentsioa lantzea funtsezkoa" dela dio, eta horretarako antolatu dutela herri batzarra. Rodriguezek dinamika politiko horren gakoak eta Nazio Elkarrizketaren testuingurua aurkeztuko ditu, hain zuzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide