San Silbestre lasterketan izena eman daiteke jada

Mireia Galarza Bastida 2025eko azaroaren 2a

Iazko San Silbestre. (Artxiboa)

Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, arratsaldean izango dira bi probak, 17:00etan umeena eta 18:00etan helduena. Guztira, 800 dortsal jarri dituzte salgai.

Geroz eta gertuago dago 2026a, eta, urtero bezala, 2025a ere korrika bukatzeko aukera izango dute herritarrek, San Silbestre lasterketarekin. Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, arratsaldean izango dira bi probak, 17:00etan umeena eta 18:00etan helduena. Guztira, 800 dortsal jarri dituzte salgai.

Hurrenez hurren, Musika Plazatik hasita bi kilometro eta 3,8 kilometro egin beharko dituzte lasterka parte hartzaileek, baina aurrez izena eman beharko da proban. Bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu izena online emanez gero (abenduaren 15era arte), eta 7 euro Helmuga kirol dendan bada. Egunean bertan, dortsalik geratuko balitz, 10 euro ordaindu beharko dute herritarrek izen ematea.

Sariek ere ez dute hutsik egingo aurten. Hain zuzen ere, lehen hiru emakume eta gizonek, eta mozorro onenak saria izango dute. Gabonetako 20 produktu sorta ere zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, 14 urtetik beherakoek ezingo dute helduen proban izena eman. Gainera, online izena emanez gero, korrikalariek dortsala Helmuga dendan jaso beharko dute ere gehitu dute antolatzaileek. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide