Gela programaren barruan, Gipuzkoan eginak dokumentalaren bigarren atala eskainiko dute gaur Photomuseum argazki eta zinema museoan. Ohikoa den moduan, saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Gipuzkoako historia eta nortasuna aztertzen dituzten saio hauek Gipuzkoako Artxibo Orokorraren laguntzarekin antolatutako Gipuzkoa airetik aldi baterako erakusketaren barruan daude. Erakusketa Ipuskoa hitzaren lehen aipamen idatzia aurkitu zutela mila urte bete direnean inauguratu dute.
Bigarren proiekzio honetan Eibar, Zumaia eta Beasain udalerriak izango dira protagonistak. Testigantzak, irudiak eta kontakizun pertsonalak konbinatzen dituzte, toki bakoitzaren bilakaera, eguneroko bizitza eta kultur aberastasuna erakutsiz.