Auto ilara luzeak daude AP-8an, hainbat ibilgailuren arteko talkagatik

Erredakzioa 2025eko urriaren 30a

08:30 inguruan gertatu da istripua, auto batek eta kamioi batek elkar jo dutenean. Horren ondorioz, hiru pertsona Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da AP-8an, Zarautz parean, Bilboko noranzkoan. Hori horrela, ilara luzeak sortu dira errepide horretan, eta eragina ari da izaten zirkulazioan. 

08:30 inguruan gertatu da istripua, auto batek eta kamioi batek elkar jo dutenean. Horren ondorioz, hiru pertsona Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte. Momentuz, ibilgailuek errepidean jarraitzen dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide