Amenabar Zarautzek ezin izan du Bidasoaren aurka Euskal Kopako finalean

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 30a

Bidasoa Irun eta Amenabar Zarautz taldeak, Aritzbatalden jokatutako lagunartekoan. (Luis Epelde)

Bi taldeak bi oso parekatuta aritu ziren lehen zatian, baina Irungo taldeak markargailua iraiuli zuen atsedenaldiaren ondoren, eta 27-37koarekin irabazi zuen norgehiagoka.

Amenabar Zarautzek ezin izan zuen Bidasoa Irun taldea mendean hartu atzo, Hernaniko kiroldegian jokatutako Euskal Kopako finalean. Norgehagokaren lehen zatiak parekatu samarra zirudien arren, bigarren zatian irundarrek beren nagusitasuna erakutsi zuten eta, azkenean, 27-37 irabazi zuten txapelketa.

Bidasoa Irun parida osoan izan zen aurretik markagailuan, baina Amenabarrek gertutik eusteko gai izan zen aurkariaren erasoei, hiru goleko errentatik gora ez joaten ahalegindu ziren une oro. Defentsan gogor eta aldeko jokaldiak aprobetxatuz, 14-17koarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, ordea,  partida erabat hautsi zuen Bidasoak, eta azken ordu laudenean sei goletara igo zuen Zarautzekiko aldea (20-26). Dinamika zorrotz bera jarraituz, ez zion aukerarik eman Amenabarri, eta nolako zailtasunik gabe irabazi zuen bere hamargarren Euskal Kopa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide