Malen Monasterio halterofilio zarauztarrak Albaniako Durres hirian antolatu duten Europako Junior eta U23 Txapelketan bi domina irabazi ditu. Alboan Imanol Zulaika entrenatzailea zuela, emaitza ezin hobeak lortu zituen atzo 53 kiloko kategorian, guztira 182 kilo altxatuz: kolpe bakarreko modalitatean 84 kilo, eta bi denboratan, berriz, 98 kilo.
Aurkari gogorrak izan zituen Monasteriok: esaterako, Italiako Celine Ludovica, Errumaniako Alexia Diana eta Greziako Maria Stratoudaki halterofiloak, besteak beste. Hala eta guztiz ere, zilarrezko domina lortu zuen kolpe bakarreko modalitatean, laugarren gelditu zen bi denboratan eta marka olinpikoan, aldiz, brontzea eskuratu zuen.