Natur Asteko hitzaldien ikus-entzunezkoak, ikusgai

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 28a

Natur Asteko perretxiko azokako irudia. (Arkamurka)

Urriaren 13tik 19ra izan zen Zarauzko 46. Natura Astea, Arkamurka natura elkarteak antolatuta. Orain, bertan izandako ekitaldiak ikusteko parada jarri elkarteak.

Arkamurka elkarteak egitarau oparoa antolatu zuen duela pare bat aste Natura Astearen barruan. Aurtengo edizioan naturaren eta gizartearen arteko harreman konplexuak jorratuko dituzte, klima-aldaketaren eragina, espezie inbaditzaileak, turismoaren presioa eta mendiko kirolen inpaktua bezalako gaiak aztertuz, eta herritarrek zein inguruko naturazaleek ongi erantzun zuten elkarteak prestatutako hitzorduetan.

Orain, astean zehar izan ziren hitzaldien eta solasaldien ikus-entzunezkoak erakuragarri jarri ditu Arkamurkak, bertaratu ez zirenek ikusteko aukera izan dezaten; edo, besterik gabe, bertan izan zirenek berriz ikusi ahal dezaten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide