Gizonezkoen senior mailako eskubaloiko Euskal Kopako finala jokatuko dute bihar Amenabar eta Bidasoa Irun taldeek. Norgehiagoka 19.30ean izango da, Hernaniko kiroldegian, hain zuzen ere. Zarauztarrek ederki ekin diote denboraldiari, baina ez dute aurkari makala izango aurrean: Asobal ligan lehiatzen den Gipuzkoako gorengo taldea, alegia. Hala ere, duten guztia ematera irtengo dira kantxara Mikel Agirrezabalagak gidatzen dituen jokalariak.
Ekitaldia Euskal Eskubaloi Federazioak antolatu du, Hernani Eskubaloiarekin elkarlanean. Antolatzaileek adierazi dutenez, euskal eskubaloiaren "benetako festa" izatea nahi dute, horregatik, jendea bertaratzea eta eskubaloiaz maila gorenean gozatzera animatzen nahi dituzte.