Susana Esparzak 'Azul profundo' margolanen bilduma jarri du Lukasen

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 28a

Susana Esparzaren 'Azul profundo' bildumako margolana (Utzitakoa)

Zarauzko bizilagun mexikarrak akuarelaren bidez egindako bilduma aurkeztu du eta azaroaren 28ra arte egongo da zabalik.

Susana Esparza artistaren lanak ikus daitezke Ipar kaleko Lukas ardotegian. Azul profundo izeneko erakusketa zabaldu berri du, eta azaroaren 28ra arte egongo da bisitatzeko aukera. Bertan, egileak emozioak aztertzera gonbidatzen du ikuslea kolorearen eta ñabarduren bidez eginiko margolanak eskainiz.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide