Balsis Youth Choir abesbatza entzuteko aukera, Frantziskotarren elizan

Intza Trula

Balsis Youth Choir taldea, kontzertu bat ematen. (Utzitakoa)

Nazioarteko Ahotsak zikloaren barruko hirugarren kontzertua emango du Letoniako taldeak bihar. 20:00etan hasiko da emanaldia, Frantziskotarren elizan.

Letoniako Balsis Youth Choir taldeak emango dio jarraipena Nazioarteko Ahotsak zikloari: emanaldia eskainiko du bihar iluntzean taldeak, 20:00etan hasita, Frantziskotarren elizan.

Guztira, 25 sari jaso ditu abesbatzak honek; azkena Tokion eskuratutako Europako Grand Prix saria izan da. Horrez aparte, Suediako Lund Abesbatza Jaialdian, The World Choral Expo txapelketan, Kantu Koralaren Europako Sari Nagusian, Takarazuka Choir Competition eta Tokyo International Choir Competition txapelketetan nagusitu dira.

Hemezortzina gizonek eta emakumek osatzen dute abesbatza, eta Ints Teterovskis zuzendariaren gidaritzapean egongo dira horiek. Teterovskisek 25 urte baino gehiago daramatza abesbatza zuzentzen; guztira, 70 kontzertu baino gehiago eman ditu taldearekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide