Nahia Calderon eta Oxel Oregi surflari zarauztarrak jaun eta jabe izan dira Gijon Surf City Junior Series txapelketan, nork bere kategorian urrea eskuratuta. Atzo jokatu zuten lehia, Gijongo (Galizia, Espainia) San Lorenzo hondartzan: 14 urtez azpiko kategorian aritu zen Calderon, eta Oxelek 18 urtez azpiko mailan jokatu zuen.
Eguraldiaren iragarpenak hasiera batean oso onak ez baziren ere, azkenean baldintza egokietan jokatu ahal izan zuten txapelketa. Kirol ikuskizun paregabea eskaini zuten parte hartu zuten surflari guztiek.
Sailkapenak:
Emakumezkoen 14 urtez azpiko kategoria:
- Nahia Calderon.
- Mar CID.
- Lara Rico.
- Martina Pertega.
Gizonezkoen 18 urtez azpiko kategoria:
- Oxel Oregi.
- Mateo Vazquez.
- Fernando Ibarra.
- Alejo Linares.
