Gaztainpe eta Gipuzkoa kaleetan egiten ari diren asfaltatzen lanak direla medio, astelehenetik asteazkenera aipatu bi bideak itxi egingo dituztela jakinarazi du udalak. Gipuzkoa kaleari dagokionez, Manzisidor kaletik Seitximenetara kalera egongo da moztuta trafikoa. Errepidearen osotasunean egin beharreko obrak egoki egin ahal izateko hartutako erabakia izan da.
Ondorioz, trafikoa beste kale batzuetatik bideratuko dute hiru egun horietan, eta hartuko den neurri garrantzitsuena Lapurdi kalearen noranzko aldaketa izango da, Kasino kaletik Gaztainperaino. Aldaketa horrek ibilgailuak Zigordia eta Salegi kaleetara iritsi ahal izatea baliatuko du.
