Postales rotas ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu Zarautz Gukak, eta dagoeneko jakinarazi ditu irabazleak. Gaur eskainiko du emanaldia Zig Zag Danza konpainiak, 20:00etan, Modelo aretoan.
Zehazki, bazkide direnen artean hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarautz Gukak, eta bi sarrera bikoitz herritar guztien artean. Hori hala, bazkide irabazleak ondorengoak izan dira: Oihana Kortajarena Joseba Azkonobieta eta Nerea Iruretagoiena. Bazkide ez diren herritar irabazleak, berriz, hauek izan dira: Joxean Azkonobieta eta Ainhoa Makazaga.