70 lagun inguru, Lori Thompsonen hitzaldian

Intza Trula 2025eko urriaren 24a

Lori Thompson psikologian doktorea hitzaldia eskaintzen, asteartean, Modelo aretoan. (Zarautzon)

Zainketa aringarriak: familia hitzaldia eskaini zuen asteartean Lori Thompsonek. Psikologian doktore da bera, eta Zarautzon elkarteak antolatuta eskaini zuen saioa.

Lori Thompson psikologian doktoreak hitzaldia eskaini zuen astearte arratsaldean Modelo aretoan. Senide bat gaixotzen denean familiako kideek hartzen duten rola izan zuten hizpide saioan, eta 70 lagun inguru elkartu zituen hitzorduak.

Bertan, besteak beste, zainketa aringarriei buruzko zenbait mito gezurtatu zituen; esaterako, zainketa pertsona baten bizitzako azken asteetan soilik egin behar izaten dela eta aurretiazko borondateen agiria eutanasia eskatzeko baino ez dela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide