Alauda Ruiz de Azua zuzendariak egindako Los domingos drama generoko filma ikusi ahal izango da asteburuan Modelo aretoan. Patricia Lopez Arnaiz, Blanca Soroa, Miguel Garces, Juan Minujin, Mabel Rivera eta Nagore Aramburu dira bertan parte hartzen duten aktoreak, eta hamabi urtetik gorako herritarrei zuzendutako lana da.
Ainarak, 17 urteko gazte idealista eta bikainak, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar du. Edo, behintzat, hori espero du bere familiak. Hala ere, gazteak dio Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela, eta klausurako mojaren bizitza besarkatzeko asmoa duela. Albisteak ustekabean harrapatzen du familia osoa, amildegi bat eta suzko froga bat eraginez denentzat.
Familia osoarentzako eskaintzari dagokionez, berriz, pasa den astean eskaini zuten Los tipos malos 2 filma emango dute berriro ere.
Hiru egunetan emango dute Los domingos ikus-entzunezkoa, eta ohikoa den moduan, astelehena izango da ikusleen eguna, eta txartelak prezio berezian eskuratu ahal izango dira egun horretan. Los tipos malos 2 gaur eta bihar ikusi ahal izango da.
Gaur, larunbata
- 16:45. Los tipos malos 2.
- 19:15. Los domingos.
Bihar, igandea
- 16:45. Los tipos malos 2.
- 19:15. Los domingos.
Etzi, astelehena, ikusleen eguna
- 17:00. Los domingos.
- 19:30. Los domingos.