Zig Zag Danzaren eskutik Postales Rotas ikuskizuna eskainiko dute Modelo Aretoan, bihar, 20:00etan. Sarrerak egunean bertan Modeloko leihatilan jarriko dituzte salgai, baina dagoeneko Kutxabanken sarreren webgunean eskuratu daitezke, 6,50 euroan.
Taulan eta proposamen bisual indartsu baten bidez, askatasunaren bila bere jaioterria, Asturias (Espainia), utzi duen emakume gazte baten bidaia erakutsiko dute. Zuzendaria Ramon Oller da, eta interpreteak, berriz, Estrella Garcia eta Miguel Quiroga.