Disaffect, Agobio eta Psilocybe taldeek joko dute larunbatean Hiruputzun

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 21a

Disaffect taldearen kontzertu bat. (Utzitakoa)

Gaztetxeko ateak 21:00etan zabalduko dituzte, baina kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Zarata Zarautz kolektiboak antolatu ditu emanaldiak.

Larunbateko gaua girotzeko kontzertuak antolatu ditu Zarata Zarautz kolektiboak. Zehazki, hiru emanaldi izango dira: lehena, Disaffect taldeak eskainiko du 90. hamarkadako punkcurust mitikoarekin; ondoren, Agobio hardcorepunk taldearen txanda izango da; eta azkenik, Psilocybe taldeak thrashcore generoko kontzertua joko du.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ate irekiera 21:00etan izango da, eta kontzertuak, berriz, 22:00etan hasiko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide