Jokin Lizeagak eta Maddalen Irazustak Dolominetara egindako bidaia aurkeztuko dute urriaren 24ean, 19:00etan, Pagoeta elkartearen aretoan. Italia ekialdean kokatzen den mendikatean bizitako guztia biltzen duen ekoizpena herritarren aurrean erakutsiko dute. Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte, hain zuzen ere.
Lizeagak eta Irazustak adierazi dutenez bidaia herrian hasi zen, furgoneta batekin eta mendira joateko "gogo askorekin", baina plan zehatzik gabe. Gainera, postaleko paisaiak, afari inprobisatuak eta dutxa hotzen batek ere abentura "ahaztezina" bilakatu dutela baieztatu dute. "Arnasarik gabe utzi gintuen bidai honen laburpen txiki bat da", egin dute azpimarra kirolariek.