Delphine Coulin eta Muriel Coulin zuzendarien Jugar con fuego filma ikusi ahal izango da gaur arratsaldean Modelo aretoan. Drama generoko ikus-entzunezkoa da, eta saio originalaren barruan emango dute, jatorrizko hizkuntzan, alegia. 19:15ean hasiko da saioa, eta sarrerak Modeloko leihatilan edota Sarrerak Kutxabank atari digitalean eskuratu daitezke.
Pierre trenbidegileak, sindikalista ohiak, bere bi seme-alabak bakarrik hazten ditu emaztea hil ondoren. Louisek, gazteenak, arrakastaz egiten du aurrera ikasketetan eta bizitzan. Fus, zaharrena, bidetik desbideratzen da. Indarkeriak eta botere-harremanek liluratuta, eskuin muturreko taldeetara hurbiltzen da, aitaren balioekin kontraesanean. Pierrek, ezinean, lagun horiek bere semea nola kontrolatzen duten ikusten du. Apurka-apurka, maitasunak bidea ematen dio ulertezintasunari.