Zig Zag Danza konpainiak Modelo aretoan eskainiko duen ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Zarautz Gukak. Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozkatuko dira, eta, horrez gainera, beste bi sarrera bikoitz ere zozkatuko dituzte parte hartzen duten herritar guztien artean.
Hori horrela, sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek ondorengo lotura honen bitartez parte hartu dezakete zozketan; bazkide ez direnek, aldiz, hemen. Izen ematea zabalik egongo da osteguneko 15:00ak arte.