Urtero legez, Gabon garaian argiz beteko dira Zarauzko kaleak, eta udalak etzi abiatuko ditu horien instalazio lanak. Lan hauek bi fasetan egingo dituzte: lehenengo fasean alanbreen eta argindar kableen jartzea egingo dute, eta bigarrenean ipiniko dituzte apaingarriak. Udalak jakitera eman duenez, lan hauek 22:00etatik 07:00etara artean gauzatuko dituzte.