Lekeitioko 48. Euskal Zine Bileraren sail ofizialean hogei film lehiatu dira urriaren 16tik 18a bitartean ikusi ahal izan dira, baina sariketatik kanpo bestelako proposamen batzuk ere aurkeztu dituzte. Horietako bat izan da Akelarre: marearen kontra dokumentala. Hain justu ere, Akelarre musika taldearen 30 urte pasatxo jazotzen dituen ikus-entzunezkoaren estrenaildia egin zuten atzo eguerdian Ikusgarri zinema aretoan.
Bertan elkartu ziren hiru hamarkada luzez, 1972tik 200era arte, Euskal Herriko plaza guztiak girotu zituen taldeko kideak; horien artean izan zen Jexuxmai lopetegi zarauztarra. Atzerabegirako atsegina eskaini zuten, euskarazko dantzaldiek izan zuten garrantzia eta, zentzu horretan, Akelarre errefente izan zela nabarmenduz