Perretxikoen eta onddoen inguruko bitxikeriak jaso ditu Arkamurkaren erakusketak

Julene Sorarrain

Arkamurka Natur Taldeak antolatutako perretxiko eta onddoen erakusketarekin agurtuko dute gaur 46. Natur Astea. Goizeko txandaren ostean, mostra ikusgai izango da berriro 17:00etatik 20:00etara, Merkatu plazan.

Arkamurka Natur Taldeak astelehenean ekin zion Natur Astearen 46. edizioari. Hitzaldiez eta dokumentalen proiekzioez osatu du elkarteak aurtengo egitaraua eta, iaz bezala, aurten ere perretxiko erakusketak emango dio amaiera. 

Merkatu plazan erakutsi dituzte perretxiko espezieak, baita ingurune naturalaren inbasioari buruzko adibide batzuk eman ere. Bigarren solairuan, bestalde, onddoen erreinuari buruzko mostra ondu dute, espezie ezberdinen inguruko informazio panelekin osatua. Hori ez ezik, gaztetxoentzako jolasak eta unitate didaktikoak ere jarri dituzte, perretxikoen inguruan gehiago ikasi dezaten.

Goizeko txandaren ondoren, arratsaldez jarraituko du erakusketak: 17:00etatik 20:00etara bitartean berriro zabalik izango da, Merkatu plazan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide