Egunsentiarekin batera jokatu dute plaieroetako bigarren jardunaldia

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 18a

Hemezortzi futbol partida jokatu dituzte gaur, plaieroen ligako bigarren jardunaldian. Partidak hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde dute Zarautzen aste honetan hil duten emakumearen ohoretan. 

Zarauzko kaleak ia jarri gabe zeudela ekin diote gaur goizean plaieroen ligako bigarren jardunaldiari. Hemezortzi partida jokatu dituzte, Zarauzko hondartzaren zabalera osoa hartuz. Partidak hasi aurretik, gainera, aste honetan bertan indarkeria matxistaten ondorioz Zarautzen hildako emakumearen ohorez minutuko isilunea egin dute. 

Gaurko jardunaldiko emaitzak honako hauek izan dira:

Senior neskak

  • Lakari-Arrano, 1– Ekimen, 1.
  • 310-Kepa Osteo, 1 – Euskalduna, 0.
  • Itxas Lur taberna, 0 – Euskal Parrilla, 0.
  • Itxaso taberna, 1 – Kebidek, 1.
  • Orbela, 5 – Marmarra, 0.
  • Kirkilla-Enea jatetxea, 1 – Lukas ardotegia, 3.

Senior mutilak A multzoa

  • Las Palmeras, 1 – Celso Castro, 13.
  • Katixa, 2 – Izar Optika, 1.
  • Kosta Hortz klinika, 8 – Dava Street, 1.
  • Euskalduna taberna, 0 – KTXO, 2.
  • Kirkilla-Enea jatetxea, 0 – Euskalmader acuchillados, 0.
  • Etxabe confort, 1 – Iuri aholkularitza, 2.

Senior mutilak B multzoa

  • Euromar, 3 – Latz taberna, 2.
  • Garcia edari banaketa, 1 – Balearri-Astillero, 6.
  • Ulacia bidaiak, 2 – Asti pinturak, 2.
  • Txanela, 2 – Telesforo erretegia, 4.
  • Pukas-Shelter, 2 – Talai Mendi kanpina, 4.
  • Tivoli-Naparrak, 2 – Asegroup, 2.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide