Gaixotasun kroniko bat duen senide baten zainketa egiteaz mintzatuko dira Modelon

Intza Trula 2025eko urriaren 20a

Lori Thompson psikologian doktorea. (Utzitakoa)

Zainketa aringarriak: familia hitzaldia eskainiko du etzi psikologian doktore Lori Thompsonek. 19:30ean hasiko da saioa, Zarautzonek antolatuta.

Senide bat gaixotzen denean familiako kideek hartzen duten rolaz hitz egingo dute etzi, asteazkenez, Modelo aretoan. 19:30ean eskainiko du saioa psikologian doktore den Lori Thompsonek, Zarautzon elkarteak antolatuta.

Egoera berri horren aurrean, nahitaez ikasi beharreko zereginez, horrek dakarren bizipen emozional biziaz, denboraz eta ahaleginaz hitz egingo du Thompsonek. Familiek une horietan egiten duten lana "balioan jartzea" da hitzaldiaren xedeetako bat.

Thompson Kalifornian jaio zen, baina 1984. urtetik Euskal Herrian bizi da. La Caixa Fundazioak gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei arreta integrala emateko duen programaren Gipuzkoako arreta psikosozialeko taldearen zuzendaria da. Horrez aparte, Matia Fundazioko Zainketa Aringarrien Unitatean lanean dihardu 1993. urtetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide