'Margot' eleberri grafikoa kaleratu dute Etxeberria anaiek

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 18a

Martin eta Xabier Etxeberria, `Margot' eleberria eskuetan dutela. (utzitakoa)

Fantasia eta testuinguru historikoa nahasten dituen istorioa landu dute anaia zarauztarrek, Arianna Pisani artista italiarrarekin elkarlanean. Liana argitaletxeak eman du argitara lana, euzkaraz zein gaztelaniaz.

Martin eta Xabier Etxeberria anaiak eleberri grafikoen munduan murgilduta jarraitzen dute, eta proiektu berri bat argitaratu berri dute: irakurle gazteei bideratutako Margot lana, Arianna Pisani artista italiarraren irudiekin. Liana argitaletxeak plazaratu du euskaraz eta gazteleniaz, aldi berean.

Kontakizunak historia eta fantasia uztartzen ditu; hau da, ipuin tradizionalen giro fantastikoa du, baina testuinguru historiko batean kokatua, Landak basamortu izatetik pinudi izatera igaro ziren garaian. Buruz behera hazten den zuhaitz baten istorioa da, eta bi munduren arteko talka agertuko da: landa eremua eta modernitatea.

Istorioan Margot izeneko neska gazte batek zuhaitz baten hazia landatuko du bere amaren hiletaren ondoren. Familiako tradizioa da: bizitzak aurrera jarraitzen duela esan nahi du horrela. Margotentzat, ordea, ezerk ez du berdin jarraitzen, bat-batean bere bizitza osoa aldatu egin zaio. Antzeko sentimendu bat hedatuko da Landetan ere, pinuen landatze masiboari buruzko lege berriaren ondorioz.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide