Alejandro Amenabar zine zuzendariaren drama generoko El cautivo filma ikusi ahal izango da gaurtik aurrera Modelo aretoan. Ostiraletik astelehenera emango dute ikus-entzunezkoa, eta astelehenean, ikusleen eguna izanik, sarrera prezio berezian eskuratu ahal izango da.
1575. urtean kokatzen da istorioa. Miguel de Cervantes soldadu gaztea itsas zabalean harrapatu dute kortsario arabiarrek, eta Aljerrera eraman dute bahituta. Familiak erreskatea laster ordaintzen ez badu, han heriotza krudela izango duela jakitun, Miguelek istorioak kontatzeko pasioan aurkituko du babesa. Bere kontakizun liluragarriek itxaropena itzultzen diete kartzelan dauden beste kideei, eta, azkenean, Hasan Aljerreko Baja misteriotsu eta beldurgarriaren arreta erakartzen dute, harekin kidetasun bitxi bat garatzen hasiz.
Horrez aparte, haurrei zuzendutako Los tipos malos 2 filma ere emango dute asteburuan Modelon. Igandean izango da, 16:45ean hasita.
Gaur, ostirala
- 20:00. El cautivo.
Bihar, larunbata
- 19:15. El cautivo.
Etzi, igandea
- 16:45. Los tipos malos 2.
- 19:15. El cautivo.
Irailak 22, astelehena, ikusleen eguna
- 17:00. El cautivo.
- 19:30. El cautivo.