Gus Van Sant zinemagilearen lanaz hitz egingo dute Photomuseumen

Intza Trula 2025eko urriaren 17a

'Last Days' filmeko irudi bat.

Sarrera doakoa izango da, eta saioa 18:00etan hasiko da.

Gus Van Sant zinemagilearen lana jorratuko dute gaur Photomuseumen. Argazki eta zinema museoak eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruko saioa izango da, 18:00etan, doako sarrerarekin.

Van Santen filmek gizakiaren ahultasuna, gaztaroa eta gizartearen ertzak islatzen dituzte. Bere lanen artean badira arrakasta handikoak; hala nola Good Will Hunting, My Own Private Idaho eta Last Days.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide