Zabalik dago 46. Bikote Mistoen Krosean izena emateko aukera

Ian Ruiz Lizaso 2025eko urriaren 19a

Zarauzko Bikote Mistoen 43. Krosa (GUKA)

Azaroaren 30ean, igandez, jokatuko dute lasterketa. Urtero legez, 7,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek herriko kaleetan barren.

Izena eman daiteke dagoeneko 46. Bikote Mistoen Krosean. Aurten, azaroaren azken igandean izango da lasterketa, hilaren 30ean, hain zuzen ere.

Bikoteak hasi dira jada hitzordu klasikoa prestatzeko entrenamendu saioekin, Malekoian zein Alde Zaharrean barrena. Probaren egunean, 11:00etan aterako dira parte hartzaileak Aritzbatalde kiroldegiaren aurretik, eta 7,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute helmugara iristeko. 

Hori hala, 16 urtetik gorako edonork eman ahal izango du izena krosean, herrikrosa.eus webgunean. Dortsalak jasotzeko aukera, berriz, probaren aurreko egunean nahiz probaren egunean bertan: larunbatean 16:30etik 18:30era eta igandean 09:00etatik 10:30era egongo da dortsalen postua zabalik, Aritzbataldeko pilotalekuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide