Gijongo Sporting futbol taldeak 120 urte betetzen ditu aurten, eta horregatik, klubak bere historiako jokalaririk erreferenteenak omentzea erabaki du. Joan den igandean, Sportingen eta Racingen arteko partida hasi aurretik, Iñaki Txurruka futbol jokalari ohiari aitortza egin zioten El Molinon futbol zelaian. Joaquín Alonso eta Jose Antonio Redondoren eskutik, 302 zenbakidun kamiseta jaso zuen zarauztarrak; Sportingekin jokatu zituen partiden kopurua, alegia.
Zarauzko jubeniletan hiru denboraldi jokatu ondoren, Spotingekin fitxatu zuen Txurrukak , eta Asturisko taldean bederatzi denboraldi jokatu zituen, 1967tik 1976ra; lehen urtea lagata aritu zen Ensidesa taldean. Azken denboraldian, bigarren mailara jaitsi zen Sporting, eta zarauztarrak, 1976ko udan, Athleticera joan zen. Lau urte geroago, Hercules taldearekin fitxatu zuen, eta 1982-1983ko alian hartu zuen erretiroa, Lorcan jokatu ostean. Bestalde, hamasei bider deitu zuten Espainiako selekzioarekin jokatzeko.
😍 Este momento...
— Real Sporting (@RealSporting) October 13, 2025
👏🏻 Puro Sportinguismo.
❤️🤍 Nuestro reconocimiento a Iñaki Churruca. Historia rojiblanca. pic.twitter.com/WF2JN9aq71