'ONkologia 360º' dokumentala emango dute gaur Modelon

Intza Trula 2025eko urriaren 16a

18:00etan emango dute, Modelo aretoan. Ikus-entzunezkoak paziente onkologikoen zaintza integrala ikusarazten du.

ONkologia 360º dokumentala emango dute gaur arratsaldean Modelo aretoan, 18:00etan. Paziente onkologikoen zaintza integrala du oinarrian proiektuak, eta bertan parte hartu dute Osakidetzak, pazienteek zein haien senideek.

Halaber hainbat elkartek ere bat egin dute dokumentalarekin; hala nola Asgicerrek, Katxalinek, Minbiziaren Aurka Gipuzkoak, Iñurrik, Aspanogik eta Agadelprisek.

Plaiaundi ikastetxeak, ESCIVI eta Irudika eskolek eta Tolosako Inmakulada ikastolak ondu dute ikus-entzunezkoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide