Heriotza Perinatalaren Nazioarteko Eguna da urriaren 15a, eta horren harira, herritarrak elkartzera deitu dituzte. Zarautz Herri Zaintzailea taldeak eta Esku Hutsik elkarteak dei egin diete herritarrei egun horretan Amalur parkean biltzeko, 18:00etan.
Antolatzaileek azaldu duten moduan, haurdunaldian, jaioberritan edo bizitzako lehen urtean guraso, familia eta ingurukoentzat haur bat galtzeak suposatzen duen minaz kontzientziatzea da elkarretaratzearen helburua.
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak ere bat egiten du deialdiarekin, eta ekitaldiaren azpimarratu du.