Batzordeak egingo ditu Urola Kostako GKSk, datorren asteko greba deialdia dela eta

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 10a

Palestinako bandera.

Greba deialdia deitu dute hainbat sindikatuk datorren asteazkenerako, Israel Palestinan gauzatzen ari den sarraskia salatzeko. Horren harira, greba komiteak egingo ditu Urola Kostako GKSk, Zarautzen, Getarian eta Zumaian.

Hiru orduko lanuzteak deitu dituzte Euskal Herriko zortzi sindikatuk datorren asteazkenerako, hilaren 15erako. Palestinari elkartasuna adieraztea da lanuzteen helburu nagusia.

Horren harira, Urola Kostako GKSk greba batzordeak egingo ditu gaur eta bihar artean, eskualdeko hiru herritan. Gaur Zarautzen eta Getarian egingo dituzte. Zarauzko hitzordua 18:00etan izango da, Frontoi txikian; Getariakoa, aldiz, 20:00etan, Gaztetxean. Zumaiako batzordea bihar egingo dute, larunbatean, 11:30ean hasita, Gaztetxean. 

Urola Kostako GKSren esanetan, batzorde hauen helburua hiru herri horietan Palestinaren aldeko "elkartasun aktibo edota kontzientea sustatzea" izango da. Asteburuan zehar ekintza batzuk egitea ere ez dute baztertzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide