Traidora eta Ira Et Decessus taldeek joko dute bihar Hiruputzun

Intza Trula 2025eko urriaren 12a

Ira Et Decessus taldea kontzertu bat ematean. (Kulturklik)

Gaztetxeko ateak 20:00etan zabalduko dituzte, baina kontzertuak 21:00etan hasiko dira. Zarata Zarautz kolektiboak antolatu ditu emanaldiok.

Astelehena arintzeko kontzertuak antolatu ditu Zarata Zarautz kolektiboak. Zehazki, bi emanaldi izango dira: bata, Traidora taldeak eskainiko du, eta, bestea, Ira Et Decessusek.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ate irekiera 20:00etan izango da, eta kontzertuak, berriz, 21:00etan abiatuko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide