Hardocre doinuek bete dute Hiruputzu

Intza Trula 2025eko urriaren 10a

Daño Dolor eta Nurse taldeek kontzertu bana eskaini zuten atzo iluntzean Hiruputzu gaztetxean, Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta.

Daño Dolor eta Nurse taldeek hardcore doinuekin jantzi zuten atzo Hiruputzu gaztetxea. 21:00etatik hasita, kontzertu bana eman zuten oholtzan, Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta.

Gasteizko taldea da Daño Dolor, eta blackened, hardcore eta noise estiloak jorratzen dituzte oholtza gainean. Beraien azken EP-a Narcisista da. Nurse, berriz, Atlantan (AEB) sortua da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide