Familia osoak gozatzeko moduko antzerkia eskainiko du etzi, igandez, Khea Ziater konpainiak: Scrooge eta mamuak. 16:45ean izango da, Antzerkia Familian programaren barruan, Modelo aretoan. Sarrerak egunean bertan Modeloko leihatilan jarriko dituzte salgai, baina dagoeneko Kutxabanken sarreren webgunean eskuratu daiteke.
Ebenezer Scroogeren istorioa kontatzen du antzezlanak. Diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena da Scrooger, eta maitasunean sinesteari utzi dio. Gau batean, Roberta langileari egun librean kendu ondoren, Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena. Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz. Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge pertsona eskuzabala, bizia eta maitagarria bihurtuko da.