Garaiko elikadura Amaia Aierberekin, Merkatu plazan

Aritz Mutiozabal

Amaia Aiebe dietista eta nutrizionista. (orekanelikadura.eus)

Bihar arratsaldean egingo dute tailerra, 17:00etan hasita, Merkatua Bizirik elkarteak antolatuta. Garaiko barazki eta elikagaiak nola baliatu landuko dute.

Zarauzko Merkatua Bizirik elkarteak jarduerak antolatzen jarraitzen du, eta biharko Amaia Aierbe dietista eta nutrizionista zumarragarrar gonbidatu dute Merkatu plazara. Garaiko elikadura ardaztutako tailerra eskainiko du, 17:00etan abiatuta, elikadura eta osasun heziketan adituak.

Tailer-solasaldian landuko dute elikadura kontziente, osasuntsu eta naturarekin errespetuz, garaiko barazki eta elikagaiak nola baliatu. Merkatua Bizirik elkarteak herritarrak gonbidatu nahi ditu bertaratzera eta egitasmoan parter hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide