'Zinemaren historia' serieko hamalaugarren atala gaur, Photomuseumen

Intza Trula 2025eko urriaren 10a

Forest Gump filma.

Gela programaren barruko saioa izango da, eta ohi bezala, 18:00etan hasiko da. Sarrera doan izango dute saioa ikustera joan nahi duten guztiek.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Zinemaren historia zikloko hamalaugarren atala emango dute gaur Photomuseumen. 18:00etan hasiko da, eta interesa dutenek doan sartu ahal izango dute.

90eko hamarkada, panorama zinematografikoa eraldatu zuen hamarkada, aztertuko dute bertan. Hainbat fenomeno errepasatuko dituzte; hala nola zinema independentearen eztanda, nazioarteko ahots berrien sendotzea eta formatu eta narrazio ez-linealekin esperimentatzea. 90eko hamarkadan teknologiak, jaialdiek eta nazioarteak film periferikoek audientzia masiboak lortzea eta zinematografikoaren ideia bera berritzea ahalbidetu zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide