Asisko Urmeneta irudigileak sortutako Sorgina, banaiz dokumentala emango dute bihar, 19:00etan, Modelo aretoan. Orain dela 500 urte gertaturiko sarraskia du kontagai bertan: 1525eko ekainaren 19an, Errege Kontseiluak agindua eman zuen Nafarroako Pirinioetan aurkitu berria zuten sekta sataniko hartako bost kide exekutatzeko. Epai horrekin euskal sorginkeriaren kontrako jazarpen gupidagabea hasi zen, ehun urte iraun zuena.
Zirika euskara elkarteak antolatu du emanaldia, eta doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Gainera, dokumentalaren amaieran, Asisko Urmenetaren solasoaldia izango da.