Murkilen azken kanpainak baditu irabazleak

Intza Trula

Murkilen azken kanpainako irabazleak, erosketa bonoekin. (Murkil)

Marian Manterolak eskuratu du zozketako sari potoloena: 500 euroko erosketa bonoa, alegia. Beste hamabost lagunek 100 euroko balioa duten txeke bana irabazi dute.

Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak jakinarazi ditu Sari-Jasa-Ginkana kanpainako zozketaren irabazleak. Sari potoloena, 500 euroko erosketa bonoa, Marian Manterolarentzat izan da, hain zuzen.

Manterolaz gain, beste hamabost herritarrek ere eskuratu dute saria Murkilen azken kanpaina honetan. 100 euroko erosketa bonoa eskuratu dute Amaya Larrañaga, Axun Mutiozabal, Maider Arrillaga, Eva Ondarra, Asier de la Torre, Maite Aguirrebeña, Conchi Alcorta, Elisa Martinez, Irune Abarretegui, Itxaro Treku, Miren Urbieta, Miren Fernandez, Amaia Paskual, Maialen Andiarena eta Pili Aldalur.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide